XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AMA BIRGIÑAREN BABESEAN.Deun guztiak izan dira Andre Mariaren jaiera aundikoak.
Nai ta nai ez, izan bear gure Anai Garate ere aren seme kutunai; nai ta nai ez, azaldu bear bere bizitzan eraspen gozo onen ikurr eta ezagugarriak.
Mallorkako atezai Jesulagun Alonso Rodriguez Deuna eredutzat artuta zun bizi osorako, ta baita Amarenganako zaletasun onetan ere.
Orregatik, uraxe bezela gure Anai Prantzizko ere esku-lanetan ari, etzanean, errosario deuna eskuan, zuala, ibilli oi zan.
Orrela eskuan errosarioa zuala ikusten zutenean.
Aita batek esan oi omen zun:
Egunaren buruan zenbat aldiz Andre Mariarengana biotza jasotzen ote zuan! Lanean ari zan mai gañean, Andra Mariaren iduritxo bat zun: amaika aldiz ikusi zuten maitasunez, eztiki, ari begira.
Beste ainbat egin oi zun ama Birgiñaren irudien aurretik igarotzen zan guztitan.
Egun baten andra batzuk arrituta ziran Anai Garatek zeuzkan landare batzuei begira.
Galdetu zioten: